Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia elurragatik gaurko eta biharko

Hala iragarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. AEMETek, bere aldetik, astearterako iragarri du okerrena Nafarroan.

Elurra Belaguan urri amaieran. Argazkia: EFE
Elurra Belaguan urri amaieran.
Elurra Belaguan urri amaieran. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elur maila jaitsi egingo da hurrengo egunetan, eta meteorologoek dagoeneko iragarri dute neguko lehen elurte garrantzitsuak datozela.

EAEn, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko, elur kota 700-800 metrora jaitsiko delako. Egunaren hasieran eta amaieran jaitsiko da gehien, eta gora egingo du egunean zehar.

Gaur, gauerditik 18:00ak arte egongo da indarrean barnealdean elurragatiko abisu horia, eta elur kota 700-800 metro inguruan kokatuko da.

Biharko egunari begira, Segurtasun Sailak hainbat abisu ezarri ditu. Elurragatiko abisu horia 06:00etan aktibatu eta gauerdian utziko dute bertan behera. Aurreikuspenen arabera, elur kota 700-800 metro inguruan kokatuko da egunaren hasieran eta amaieran.

Elurraz gain, euria gogotik egitea aurreikusi dute, eta abisu horia aktibatuko du Segurtasun Sailak 12:00etatik gauerdira; izan ere, litekeena da zenbait tokitan 24 orduan metro koadroko 60 litro pilatzea.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du kostaldeko eraginagatik (04:00etatik 06:00etara eta 17:00etatik 19:00etara) eta nabigaziorako arriskuagatik lehenengo bi milietan (12:00etatik gauerdira arte).

Nafarroan, AEMETek ere elur bolada espero du. Zehazki, abisu horia ezarri du astearterako Nafarroako Pirinioetan, eta laranja foru erkidegoaren erdialdean.

Trafikoa

Errepide sareari dagokionez, bestalde, Neguko Bide Zaintza Planaren 'Jarraipen eta Berri Emate egoera' ezarri du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, gaurtik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak bideoak Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Hotz boladak