Gizartea -

Elurteak

Elurra kentzeko 61 makina prest, Nafarroan elur-mailak behera egingo duelako

Nafarroako iparraldean eta erdialdean elur-kota 500-600 metrotan kokatuko da gauean. Eguerdian, ostera, 700-800 metrora igoko da.

Elurra kentzeko makina bat lanean, Belaguan (Nafarroa). Artxiboko argazkia: EFE
Elurra kentzeko 61 makina prest, Nafarroan elur-mailak behera egingo duelako
Elurra kentzeko makina bat lanean, Belaguan (Nafarroa). Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken goizaldean, Nafarroako errepideak garbitu eta elurra kentzeko 61 makina prest ditu Foru Gobernuak; izan ere, elur-maila 500-600 metrora jaitsiko da.

Gainera, Foru Erkidegoko ipar-mendebaldean, AEMET agentziak alerta laranja ezarri du haize bortitzagatik. 90 kilometro orduko ufadak espero dira.

Iragarpenen arabera, Nafarroako iparraldean eta erdialdean elur-kota 500-600 metrotan kokatuko da gauean. Eguerdian, aldiz, 700-800 metrora igoko da.

Erkidegoaren iparraldean, zentimetro bakarra edo bi zentimetroko elur-geruza pilatu daiteke, eta bost eta zortzi artekoa 1.000 metrotik gora.

Pirinioetako haranetan bi eta zortzi zentimetro arteko geruzak espero dira 700 metrotik gora. Iruñerrian, Lizarran eta Tafallan, tokian toki zurituko du 500-700 metrotan.

Elurra kentzeko 61 makinak osatuko dute dispositiboa. Baliabideak Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Autobideko zein Bidearen eta Pirinioetako autobietako enpresa emakidadunek jarriko dituzte.

Foru Gobernuak jakitera eman duenez, beharrezkoa balitz, dispositiboa elurra kentzeko ehun bat falka eta xaflekin indartuko lukete. Nafarroako Exekutiboak udalen esku jarriko lituzke, herriko bide-sarea garbitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Denboraleak Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Foruzaingoa Ekaitzak