Gizartea -

DENBORALEA

'Gabriel' borraskak hainbat arazo eragin ditu Donostian

Haize ufada gogorrak tarteko, suhiltzaileek 20 irteera inguru egin behar izan dituzte. Santa Clara uhartean, 135 km/h-ko boladak neurtu dira.

Haizea eta itsaso zakarra Haizearen Orrazian. Argazkia: EFE
Haizea eta itsaso zakarra Haizearen Orrazian
135 km/h-ko haize ufadek ez dute kalte handirik eragin Donostian

0:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan Euskal Herria astindu duen 'Gabriel' borraskak haize zakarra eragin du. Ondorioz, Donostiako suhiltzaileek 20 irteera inguru egin behar izan dituzte, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Gipuzkoako gainerako parkeetan, dozena bat abisu inguru jaso dituzte haizeagatik. Dena den, ez da arazo larririk izan. Kasurik gehienetan, teilatuetatik eroritako teilek eta antenek sortu dituzte arazoak.

Donostian ez da aparteko arazorik izan, baina suhiltzaileek 20 irteera inguru egin behar izan dituzte asteartetik gaur goizeko seiak arte. Igeldon, esate baterako, hiru zuhaitz erori dira.

Katalunia plazan harriak eta teilak jausi dira elizatik, Aldamar kalean aldamio bateko oholak erori dira eta Portuko kalean bi farola hautsi dira.

Bestalde, suhiltzaileek Orixe ikastetxeko teilatuaren estalki metalikoa indartu dute, behin-behinean, haizearen ondorioz askatzen hasia zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Denboraleak argazkiak Eguraldia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak albisteak