Gizartea -

animalien babesa

Nafarroako Gobernuak konpainia-animaliak babesteko legea onartu du

Maskotei emandako tratu txarrak edo abandonuak desagerraraztea du helburu legeak.

Argazkia: pexels.com
Txakur bat alfonbra baten gainean
Argazkia: pexels.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak konpainia-animaliak babesteko foru legea onartu du asteazken honetan, maskotei emandako tratu txarrak edo abandonuak desagerrarazteko helburuarekin.

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Izquierda-Ezkerra alderdiek bultzatu dute ekimena.

Nafarroako Parlamentuak 1994an onartutako animalien babeserako legea zaharkituta gelditu da, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Hori dela eta, konpainia-animaliak babesteko legea onartu dute, Espainia mailan ez baitago horren inguruko araudirik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Animaliak