Gizartea -
Polizia-operazioa
10.000 marihuana landaretik gora atzeman eta zortzi lagun atxilotu dituzte Zumaian
Landareak Oikia auzoko pabiloi batean topatu zituzten atzo. Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen duela zehaztu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 10.000 marihuana landare baino gehiago atzeman zituen atzo Zumaiako industriagune batean. Halaber, zortzi pertsona atxilotu zituen, eta hainbat arma kendu zizkien, Esan sindikatuak jakinarazi duenez.
Oikiako pabiloi batean hazten zituzten landareak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ez du operazioari buruzko xehetasun gehiago eman, Ertzaintzak gertakariak ikertzen jarraitzen duelako.
Euskal Autonomia Erkidegoan atzeman den marihuana landare kopuru handienetakoa da. 2017an, Elgoibarren, 14.000 landare topatu zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea