Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

Emakume bat larri zauritu da Uharten, auto batek harrapatuta

Bi ibilgailuk talka egin dute, talkak horietako bat aurrerantz bota du, eta 74 urteko Iruñeko emakumea harrapatu du. Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat larri zauritu da PA-30ean (Iruñeko ingurabidea), Uharten (Nafarroa), auto batek harrapatuta.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 10:22 aldera gertatu da. Bi ibilgailuk talka egin dute, talkak horietako bat aurrerantz bota du, eta 74 urteko Iruñeko emakumea harrapatu du. Biktima oinez zihoan.

Anbulantzia batek emakumea larri Nafarroako Ospitalera eraman du. Bitartean, ibilgailuetako baten gidaria, 43 urteko iruindarra, arin zauritu da. Bigarren hau ere Nafarroako Ospitalera eraman du anbulantzia batek.

Beste ibilgailuan zihoazen bi pertsonak, 37 eta 38 urteko Sarriguren eta Iruñeko bizilagunak, onik atera dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uharte Foruzaingoa Harrapatzeen albisteak