Gizartea -
EGURALDIA
Bi abisu hori ezarriko dituzte, euriagatik eta olatuengatik
Euskalmeten arabera, igande goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta bolada indartsuak neurtuko dira.
AGENCIAS | REDACCIÓN
Olatuengatik eta haizeagatik abisu hori bana ezarrituko ditu bihar Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak; batetik, orduko 110 kilometroko haize ufadak espero dira mendialdean, eta, bestetik, 3 metrorainoko olatuak aurreikusi dituzte.
Gaurko ere, 06:00etatik 18:00etara, abisu horia dago ezarrita itsas nabigaziorako, 3,5 metroko olatuak daudelako iragarrita.
Euskalmenten arabera, bihar fronte batek zeharkatuko du lurralde osoa. Goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta bolada indartsuak neurtuko dira; era horretan, litekeena da eguneko tenperatura beroenak goizaldean edo goizean goiz neurtzea.
Goizak aurrera egin ahala, berriz, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta euria ugaritu eta denera hedatuko da; ordura arte, tantaren bat edo beste soilik botako du han-hemenka. Haize aldaketarekin batera, tenperatura jaisten joango da eta minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.