Gizartea -

HONDAKINAK, GIPUZKOA

Erraustegiaren bultzatzaileen isilpeko komunikazio-plana eman du ezagutzera GuraSOSek

Besteak beste, kontrakoak isilarazi eta adituak alde jarri edo gutxienez hauen jarrera pasiboa lortu nahi zutela jasotzen du dokumentuak. Otsailaren 23ko manifestaziorako deia egin dute berriz ere.

GuraSOSen ekitaldia, gaur, Lasarten. Argazkia: GuraSOS
GuraSOSen ekitaldia, gaur, Lasarten.
Joseba Belaustegi: 'Isilpeko komunikazio-planaren helburua kontrakoak isilaraztea da'

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GuraSOS plataformak otsailaren 23an Gipuzkoako erraustegiaren kontra deitu duen manifestazioa bultzatzeko bideoa aurkeztu du gaur Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean, eta gipuzkoar guztiei dei egin die erraustegiaren kontra kalera ateratzeko. Era berean, adostasunaren keinua irudikatzen duen atxikimendu argazkiak biltzen jarraitzen dutela gogoratu du, manifestazio egunean mosaiko handi batean erakusteko.

Zubietako erraustegia eraikitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako kontratuaren "komunikazio arloko eduki konfidentziala" lortu dutela ere eman dute jakitera, eta han jasotako estrategia salatu dute, "proiektuaren kontrakoak isilaraztea" duelako helburu: "herritarrak, ekologistak, eta komunikabideetako eta osasun arloko profesionalak", besteak beste.

Joseba Belaustegi GuraSOSeko ordezkariak azaldu duenez, Ingurumen Kultura eta Komunikazio Plana izeneko dokumentuan, "erraustegi proiektuaren aurkako taldeen eragina txikitzeko beharra" azpimarratzen da. Tartean, "herritarren eta talde ekologisten eragina”.

Planaren lehen komunikazio helburua gizarteak proiektua "atzeraezin" ikusteko estrategia informatibo bat garatzea dela salatu dute. Planean bertan gizartearen parte-hartzea bideratzea beharrezkoa dela esaten den arren, "jada hartutako erabakien inguruko eztabaida berriro piztu behar ez dela" ere adierazten dela salatu dute.

"Orain arte erraustegiarekiko axolagabeak edo honen aurkari pasiboak izan diren kolektiboen babesa handitzeaz" ere hitz egiten du dokumentuak: "ezaugarri hauek dituen prozesu batean, beharrezkoa da iritzi liderrak eta eragin handiko gutxiengoak identifikatzea. Alegia, daukaten posizioagatik iritzi publikoan eragiteko gaitasuna duten kolektiboak. Beharrezkoa da bakoitzaren jarreraren profil bat izatea, hauen babesa, edo gutxienik, pasibotasun jarrera lortzeko ". Zehazki, komunikazio-plana "komunikabideetako profesionalei, osasun nahiz akademia munduko aditu eta profesionalei, ekonomia nahiz politika munduko lider adierazgarriei edo mugimendu sozialetako pertsona aktiboei buruz" ari dela ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gipuzkoako albisteak Gizartea Albisteak Gaur Lasarte-Oria bideoak Eguneko albisteak Ekologia azken ordukoa