Gizartea -
Arazoak errepideetan
Mungiako eta Gatikako errepide tarteak itxita, euriteen ondorioz
BI-2120 errepidea, Maruri eta Mungia artean, itxi dute, errepidean dagoen ur pilaketa dela eta. Gatikan, BI-634 errepideko kilometro bat itxi dute ura dela eta.
Erredakzioa
Azken orduetako euriteek Bizkaiko zenbait errepide tarte itxiarazi dituzte, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
BI-2120 errepidea, Maruri eta Mungia artean, itxi dute, errepidean dagoen ur pilaketa dela eta.
Gatikan ere BI-634 errepidekokilometro bat itxi dute arrazoi berdinagatik.
AP-8, Eibarren, zabalik
Alabaina, bide berriro ireki du Ertzaintzak AP-8an, Eibarren, bi noranzkoetan. Goiz osoan zehar errepidea itxita egon da, 08:00ak aldera kamioi batek guraizearena egin eta eta bidean gurutzatuta geratu ostean. Gidariak zauri arinak izan ditu eta Mendaroko hospitalera eraman dute. Trakzio-burua errepidetik kendu eta isuritako gasolioa garbitu ondoren, errepidea zabaldu dute berriro. Hala ere, zirkulatzeko arazoak oraindik daude. Istripuaren ondorioz, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.