Gizartea -

BIZKAIA

Ertzaintzaren aurrera agertu da Bilbon oinezko bat harrapatu duen gidaria

Lehen orduan Zumalakarregi etorbidean gertatu den ezbeharrean 26 urteko gizon bat hil da. Harrapaketaren ondoren gidariak ihes egin du, baina bere burua ertzain-etxean aurkeztu du gero.

Zumalakarregi etorbidea. Argazkia: @cafecongotas7
Zumalakarregi etorbidea
26 urteko gazte bat hil da alde egin duen auto batek harrapatuta, Bilbon

0:34

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon gaur goizean oinezko bat harrapatu duen auto gidaria Ertzaintzaren aurrera agertu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Ezbeharrean 26 urteko gizon bat hil da.

Iturri horren arabera, harrapaketa gertatu eta gutxira, emakumea ertzain-etxe batera azaldu da.

Ondoren, Bilboko Udaltzaingoak deklarazioa hartu dio eta ibilgailua identifikatu du.

Ezbeharra 06:50ean gertatu da Zumalakarregi etorbideko 34. zenbakiaren parean. Antza denez, gizona baimendu gabeko toki batetik igarotzen ari zen bidea, semaforo batetik hamar metrora.

Istripuaren tokira bertaratutako osasun langileek gaztearen heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Harrapaketaren ondoren, gidariak ihes egin du. Denbora gutxira, ordea, ertzain-etxe batean aurkeztu du bere burua.

Azken orduetan ibilgailu batek harrapatuta hil den bigarren pertsona da. Atzo, pertsona bat hil zen Guardian, ibilgailu batek harrapatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Bilbo berriak Ertzaintza Bizkaiko albisteak Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak