Gizartea -

Amaia Azkue auzia

Ertzaintza bi ikerketa ildo aztertzen ari da krimenaren inguruan

Printzipioz, baztertu egin dute indarkeria matxista kasu bat izan dela, eta hilketaren arrazoia lapurreta izan ote den ari dira ikertzen. Amaia Azkueren autoa aurkitu dute Loiolako aparkaleku batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

&' || 'nbsp;Argitzeke dago oraindik Amaia Azkueren krimena, Azpeitiko Ibai-eder urtegian hilik agertu zen emakumearen kasua.

Ikerketako iturriek EITBri jakinarazi diotenez, Ertzaintza bi ikerketa ildo ari da aztertzen, horietako bat lapurreta izango litzateke. Oraingoz, ikertzaileek baztertu egin dute indarkeria matxista kasu bat izan dela. Dena dela, aipatu iturriek baieztatu dute emakumeak hankak eta eskuak lotuta zituela aurkitu zutenean.

Amaia Azkueren autoa, Renault Megane gris berri bat, aurkitu du Ertzaintzak Loiolako (Gipuzkoa) aparkaleku batean.

Gainera, Ibai-eder urtegi inguruan agertu zen pistola bat aztertzen ari dira krimena egiteko erabili ote zuten jakiteko.

Ertzaintzak uste du ustezko hiltzaile edo hiltzaileek ongi ezagutzen zutela ingurua.

Elkarretaratzeak

Dozenaka lagun bildu dira arratsaldean Zarautzen eta Azpeitian (Gipuzkoa) hilketaren aurka protesta egiteko.

Zarautzen udaletxearen aurrean egin dute elkarretaratzea partehartzaileek, "Emakumeen indarkeriaren aurka" lelopean. Azpeitian Herriko Plazan bildu dira.

Bestalde, Orioko Udalak elkarretaratzea deitu du biharko herriko plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea