Itxi

2019/02/20

09:24

Gizartea

BILBO

Itsasgorak ez du aparteko arazorik eragin Zorrotzaurren

EITB.EUS

Ibaizabal hazita bazegoen ere, ez da bere bidetik atera. Aurreikuspenen arabera, ostegun goizaldean azken hiru urteetako itsas maila altuena harrapatuko du.

0:56
Zakuak Bilboko itsasadarrean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Egunotako marea biziek Bilboko itsasadarraren ertzetan dauden hainbat tokitan (Zorrotzaurre, Deustuko Erribera eta Elorrieta) kezka eragin badute ere, goizaldeko itsasgorak ez du aparteko arazorik eragin. Ibaia asko hazi da, baina ez da bere bidetik atera.

Orain, ostegun goizaldeko itsasgorari begira daude hiritarrak eta agintariak. 05:40eko itsasgoran, ibaiak azken hiru urteetako itsas maila altuena harrapatuko du, 5,03 metro, hain zuzen ere.

Urak gainezka egiten badu, Bilboko Udalak lurrez betetako 4.000 zaku prest ditu Zorrotzaurreko ibarrean, Olabeagan eta Elorrietako bihurgunean jartzeko. Horrez gain, marea bizietako egun hauetan bereziki zainduko dute gunea, eta balizko uholdeek trafikoari eragiten badiote, beste bide alternatibo batzuk atondu ditu Udalak. 

Bestalde, "arreta" eskatu du Udalak, eta ibaiertzetan gauez autorik ez aparkatzeko.

Bilboko Udalak 4.000 zaku zabaldu ditu itsasadarraren ertzetan. Argazkia: Iker Salgado

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;