Gizartea -

SUTEA Nafarroan

Itzali dute Goizuetan ehun hektarea kiskali dituen baso-sutea

Antza, sutea eragindakoa izan da, suhiltzaileen lehen hipotesien arabera. Hala ere, ez du zauriturik eragin.

Goizuetako sutea. Argazkia: EFE
Goizuetako sutea
Goizuetako sutea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek 1:06an itzuli dute Goizuetan (Nafarroa), Burugorri inguruan asteazken goizaldean, piztutako baso-sute handia. Sugarrek ehun pinu eta sastraka hektarea erre dituztela uste dute suhiltzaileek.

Nafarroako Gobernuaren arabera, suhiltzaile-talde bat gelditu da bertan sutea berriro piztuko balitz sugarrak itzaltzeko.

Halaber, Nafarroako helikoptero batek kaltetutako eremuaren gainetik hegan egingo du sutea erabat itzalita dagoela egiaztatzeko, eta erretako hektareak kalkulatzeko. Sutea ez da etxebizitzetara heldu eta ez da zauriturik ere egon. Antza, eragindakoa izan da sutea.  

Goizuetako suhiltzaile boluntarioak zein Cordovilla eta Oronozeko parkeetako suhiltzaileak lanean aritu dira bertan; baita Nafarroako Gobernuko bi helikoptero eta Espainiako Nekazaritza Ministerioaren hegazkin bat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak