Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, ustez beste bat sastakatzeagatik
Gizon batek sabelean laban bat sartuta zuela ohartarazi du dei batek. Ustezko erasotzailea hanka batean zauri bat zuela aurkitu du Ertzaintzak.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten (Bizkaia), ustez beste gizon bati labana batekin eraso egiteagatik, La Canilla pasealekuan, Segurtasun sailak informatu duenez.
Ostiralean, 18:45ean, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute, La Canilla pasealekuan sabelean labana bat sartuta zuen gizon bat zegoela ohartarazita. Osasun langileak eta Ertzaintza bertaratu direnean, zauritua aurkitu dute, eta metro gutxira, labankadaren ustezko egilea, zango batean zauri bat zuela.
Biak eraman dituzte Gurutzetako ospitalera. Ustezko erasotzailea atxilotuta ospitaleratu dute.