Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik, Tolosan
Biktimak salatu du gizonak ukituak egin dizkiola bere borondatearen kontra.
30 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Tolosan emakume bati eraso eta ukituak egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Emakumea lagun batekin zihoan gizonak eraso egin dionean.
Udalerri gipuzkoarreko San Frantzisko auzoan izan da gertakaria, goizaldeko hiruak eta laurdenean. Emakumeak korrika ihes egiten ari zirenean, ertzain batzuek ikusi dituzte eta zer gertatzen ari zen galdetzera gerturatu dira.
Bikimak azaldu die gizonezko batek ukituak egin dizkiola bere borondatearen aurka. Orduan, agenteak haren bila hasi dira, eta inguruko kale kanoi batean harrapatu due.
Gizonezkoa atxilotu egin dute sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta, eta gaur goizean utzi dute epailearen esku.
____________________________________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); biak doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.