Gizartea -

Azken agurra

Azken agurra eman diote senideek, lagunek eta auzotarrek Amaia Azkueri

Joan den asteazkenean hil zuten Azkue, Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du eta oraingoz ez dute inor atxilotu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Azkueren senideek, lagunek eta auzotarrek azken agurra eman diote gaur. Bere aldeko hileta 19:00 izan da Orioko San Nikolas parrokian. Joan den asteazkenean aurkitu zuten Azkueren goprua Azpeitiako urtegian.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du eta oraingoz ez dute inor atxilotu.

Haren autoa ostiral arratsaldean aurkitu zuten, lokatz hondarrekin, Azpeitiako Loiola auzoan, santutegiko loretegietatik gertu.

Ikerketa guztiak zabalik jarraitzen dute. Ertzaintza autoan aurkitutako froga guztiak aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea