Gizartea -

GERTAKARIA

Haur jaioberri baten gorpua aurkitu dute kalean, Arrasaten

Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez, auto baten alboan, lurrean, aurkitu dute gorpua, plazenta eta guzti. 12:00ak inguruan topatu dute, Galizia kalean.

Haurra aurkitu duten lekua, Arrasaten. Argazkia: EiTB
Haurra aurkitu duten lekua, Arrasaten. Argazkia: EiTB
Haurra aurkitu duten lekua, Arrasaten. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ALBISTEAREN EGUNERATZEA, 2019ko martxoaren 3an, 17:30ean: Emakume bat atxilotu dute Arrasaten, hilda agertu den jaioberriarekin lotuta

Neskato jaioberri bat hilda aurkitu dute Arrasaten, Santa Teresa auzoko Galizia kalean. Lurrean zegoen gorpua, auto baten alboan, plazenta eta guzti.

Ertzaintzak baieztatu duenez, 12:00ak inguruan topatu dute gorpua. Kalea itxi egin dute, eta auzitegiko medikuak dagokion azterketa egin ondoren, 15:00ak inguruan eman du gorpua altxatzeko agindua.

Bizilagun batek topatu du gorpua, odol arrasto batzuk ikusi eta gero, eta berak deitu die larrialdietarako zerbitzuei.

Ikerketa zabaldu dute, gertatutakoa argitzeko. Ertzaintza, haurraren amaren bila dabil eta auzoko etxeetan galdezka ari da, zantzuren bat aurkitu nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Delituak argazkiak Arrasate albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nerabezaroa albisteak Debagoiena