Gizartea -

Epidemia desagertu da

Gripeak 72 hildako utzi ditu aurten EAEn, iaz baino % 25 gutxiago

Hildako guztiak arrisku taldeetakoak ziren eta gripeak eragindako ondorioengatik zendu dira.

ETBren bideo batetik lortutako argazkia
Bi lagun kaletik moko-zapiarekin
ETBren bideo batetik lortutako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripea atalase epidemikoaren azpiko balioetara itzuli da Euskal Autonomia Erkidegoa eta denboraldiaren jarduera ertaina izan da, maila oso altua 2019ko hirugarren astean bakarrik izanik. Horrela, gripea desagertu da jada eta 72 hildako eta 1.592 ospitaleratze utzi ditu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

Azken astean, gripearen jarduera tasa 100.000 biztanleko 38,1 kasukoa izan da, eta atalasea 55,7koa da.

Ofizialki gripearen denboraldia amaitzeko oraindik 12 aste falta diren arren, ondoriozta daiteke gripearen epidemia ia desagertu dela dagoeneko EAEn. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zainketa Epidemiologikoaren-Mediku Jagoleen Sareak orain arte eginiko balantzearen arabera, epidemiaren uhinak atalase epidemikoaren balioak baino handiagoa erregistratu ditu hamar astez.

Igoera handiena 100.000 biztanleko 532,5 kasukoa izan zen, urtarrilaren 14tik 20ra. Orduan, intentsitate maila oso altua izan zen, baina, hala ere, denboraldiaren intentsitate maila ertaina izan da, oro har. Gainera ondorioztatu da isolatutako birus guztiak A motakoak izan direla.

Denboraldiaren hasieratik, gripe egiaztatuagatiko 1.592 ospitaleratzeren berri eman da, eta haietako 414k larritasun irizpideak izan dituzte. Kasu larrienetako batez besteko adina 66 urte izan da, eta kasuen ia % 81ek arrisku faktoreak zituen, alegia, 65 urtetik gorakoak ziren edo gaixotasun kronikoren bat zuten (arnasketakoa, kardiobaskularra, giltzurrunetakoa, onkologikoa, diabetesa, obesitatea).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gripea