Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Laurogeitaka urteko gizon batek emaztea hil du tiroz Madrilen

Poliziak andre-gizonen gorpuak aurkitu ditu. Itxura denez, senarrak bere buruaz beste egin du emaztea hil ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 bat urteko gizon batek ustez bere emaztea hil du, adin berekoa, Madrilgo Ciudad Lineal Barrutian, Poliziaren lehenengo ikerketen arabera. Izan ere, indarkeria matxista bat izan dela uste du oraingoz Poliziak.

Herritar bat izan da gertakariaz ohartarazi duena, bizilagunen etxean eztabaida bat eta tiroak entzun ostean.

Agenteak bertaratu direnean etxebizitzako atea itxita zegoen, beraz, suhiltzaileek ireki behar izan dute indarrez.

Barruan 80 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute, tirokatua, eta antzeko adineko gizon batena aldamenean, hori ere tirokatuta, aipatu iturriak jakinarazi duenez.

Ikerlariek uste dute gizonak ehizako eskopetarekin hil duela emaztea, eta ondoren bere buruaz beste egin duela, nahiz eta autopsiak eta ikerketak zehaztuko duten zer gertatu den.

Emakumeen Nazioarteko Egunean izandako indarkeria matxista kasu hau baieztatuz gero, jada 10 izango dira 2019an Espainiako Estatuan gizonek hil dituzten emazte edo emazte ohiak.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista Espainian Gizartea Eguneko albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista