Gizartea -
Loiuko Aireportuan
Gizon batek segurtasuneko jagole bat harrapatu du errieta egin diolakoan
Erasotzailea ibilgailuan igo eta, martxan jarri ostean, 50 metro arrastatu du Bilboko Aireportuko segurtasuneko jagolea.
Agentziak | Erredakzioa
Gizonezko batek Bilboko Aireportuko segurtasun pribatuko jagole bat harrapatu du ibilgailuarekin, aparkatzea debekatuta dagoen toki batean aparkatu ostean, ibilgailua han ezin dela utzi ohartarazi egin diolako.
CCOO sindikatuaren arabera, aparkatutako tokitik ibilgailua kendu behar zuela jakinarazi dionean ez du ibilgailua kendu izan nahi eta segurtasuneko jagoleari irainak esan dizkio. Jagoleak Ertzaintzari deitu eta ibilgailuaren aurrean jarri da orduan.
Erasotzailea ibilgailuan igo eta martxan jarri ostean 50 metro arrastatu du segurtasuneko jagolea; gainera, zabuka ibili da, gizona autotik bota nahian.
Ertzaintzak erasotzailea atxilotu du hainbat delitu egotzita. Segurtasuneko jagolea, berriz, ospitalera eraman zuten.