Gizartea -

IRAGARPEN METEOROLOGIKOA

Abisu horia ezarri dute gaurko Araban, izotzagatik

10:00ak arte egongo da indarrean abisu horia. Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake.

Izotza Laudion. Artxiboko argazkia: Andoni Aza
Izotza Laudion
Izotza Laudion. Artxiboko argazkia: Andoni Aza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaberriaren hasierarekin batera, zertxobait hobera egingo du eguraldiak.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, euri pixka bat egin dezake isurialde atlantikoan, batez ere goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan, baina hobekuntza nabarmenagoa izango da hegoaldean, eta giro eguzkitsua nagusituko da ia egun osoan. Isurialde atlantikoan, hodeiak nagusituko dira, nahiz eta ostarte batzuk ere zabalduko diren. Tenperatura igotzen hasiko da, baina egunsentia oso hotza izango da barnealdean.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du Araban, gauerditik 10:00etara. Izan ere, Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Gizartea Elurra Negua