Gizartea -
TRAFIKOA
51 urteko gizon bat hil da Trapagaranen, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra goizaldean gertatu da BI-745 errepidean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. Gidariak positibo eman du alkoholemia proban.
EITB.EUS
51 urteko gizon bat hil da goizaldean BI-745 errepidean, Trapagaranen, ibilgailu batek harrapatuta.
Ezbehar larria 01:45ean gertatu da Arkotxa industrialdearen parean. Auto batek, espaloirik gabeko tartean batean, errepidetik oinez zihoan pertsona bat harrapatu du, eta tokian bertan hil da. Tokira bertaratutako osasun langileek gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Gidariak positibo eman du alkoholemia proban eta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa leporatu diote.