Gizartea -

TRAFIKOA

Gasteizko moto gidari bat hil da Lantziengon izandako istripuan

Motoa bidetik atera da, eta kolpean izandako lesio larrien ondorioz hil da gidaria. 16:00etan izan da ezbeharra.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moto gidari gasteiztar bat hil da gaur arratsaldean Lantziegon, A-124 errepidean, Logroñoko noranzkoan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 16:00etan izan da ezbeharra, A-124 errepideko 72. kilometroan, Logroñoko noranzkoan.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, motoa bidetik atera da, eta kolpearen ondorioz, tokian bertan hil da gidaria.

Bertaratutako osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin Gasteizko bizilagunaren bizitza salbatzeko. Heldu eta gutxira zendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea