Gizartea -

Trafikoa

Hiru pertsona zauritu dira Txorierriko igarobidean zortzi ibilgailuren arteko talkan

Bi kamioik, furgoneta batek eta bost autok istripua izan dute Lezama parean eta Arrontegiko noranzkoan.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi ibilgailuk —bi kamioik, furgoneta batek eta bost autok— istripua izan dute gaur N-637 errepidean, Txorierriko igarobidean, eta hiru pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 09:50ean jazo da, Lezama parean eta Arrontegiko noranzkoan.

Hasiera batean, errepidea guztiz itxi behar izan dute, baina 10:20rako errei bat zabaldu dute. Trafiko Zuzendaritzaren arabera, hiru kilometrorainoko pilaketak sortu dira. Arazoa 12:15 aldera konpondu da.

Hiru pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Aurretik ere izan da istripurik errepide honetan. 07:30ean, auto bat bidetik atera da Sondikan, eta ilara luzeak sortu dira han ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Lezama Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Istripua Txorierrin