Gizartea -
Bizkaian atxilotu zituzten
Lapurren taldeko bost kideak epailearenera eraman dituzte
Atzemandakoen artean Cambrilsen ustez kutxazain bat hil zuen gizona dago. Reuseko (Katalunia) epaitegi batera eraman dituzte.
Erredakzioa
Bankuetan lapurretak egiten zituen sare espainiar handienaren bost ustezko kideak epailearen esku utzi dituzte gaur goizean Reuseko (Katalunia) hirugarren Instrukzio Epaitegian, haien artean Cambrilsen (Tarragona) ustez kutxazain bat hil zuena. Bostak asteartean atxilotu zituzten, Bizkaian.
Espainiako Poliziak bart eraman ditu Euskaditik Kataluniara, eta Esquadra Mossoek gaur goizean utzi dituzte epaitegian.
Hain zuzen ere, 2005etik 50 banketxetan lapurreta egin izana leporatzen diete. Dena dela, lapurretak eten egin zituzten iazko urrian Cambrilsen kutxazain bat hil zutenean.
Taldeak penintsulako iparraldean egiten zituen lapurretak batik bat, betiere prozedura bera erabilita. Lapurrak mozorrotuta sartzen ziren bankuetan, armak eskuan.
Cambrilseko lapurretan parte hartu zuten bi lapurretako bat ("Bravo" ezizena du eta 49 urte ditu) Castro Urdialesen atxilotu dute astearte honetan. Bideokamerek grabatutako irudietan bizar faltsuarekin eta ileordearekin agertzen den gizona da.
Dena dela, beste lapurra ez dute atzeman oraindik, eta beraz, operazioa zabalik dago.