Gizartea -

Ezohiko kasua

Jo Cameron, anestesiarik behar ez duen emakumea

Erresuma Batuko argitalpen zientifiko batek publiko egin duenez, minik eta beldurrik sentitzen ez duen emakume bat dago, mutazio genetiko baten ondorioz. Beste kasuak egon daitezkeela ohartarazi dute.

Mutazio genetiko bat dauka Jo Cameronek / Argazkia: Pixabay.
Mutazio genetiko bat dauka Jo Cameronek.
Mutazio genetiko bat dauka Jo Cameronek / Argazkia: Pixabay.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66ko emakume batek daukan mutazio genetiko berri baten eraginez, ez du minik, antsietaterik eta beldurrik sentitzen, British Journal of Anaesthesia argitalpenak publikatu duenez.

Eskoziako Jo Cameron 65 urte zituela konturatu zen desberdina zela. Medikuak harrituta geratu ziren analgesikorik behar ez zuela ikustean, eskuan ebakuntza zail bat egin ziotenean.

Davjit Srivastava anestesistak beste espezialistengana bideratu zuen, University College Londonera (UCL) eta Oxfordeko unibertsitatera. Proba batzuk egin ostean, mina sentitzea galarazten dion mutazio genetiko bat ikusi zuten.

Espezialista horiek mutazio nabarmen bat aurkitu zuten endogeno batean, gene normalen funtzionaltasun osoa ez duena.

Ikertzaileek FAAH-OUT izena eman zioten, eta Cameronek FAAH entzima kontrolatzen duen gertuko beste gene batean mutazioa zuela aurkitu zuten. FAAH genea ondo ezagutzen dute mina ikertzen duten medikuek, minen, oroimenaren eta pertsonen aldartearen prozesu sentsorialean oso garrantzitsua delako.

Laborategian ikusi dutenez, FAAH genea ez duten arratoiek minaren sentsazioa eta antsietate maila gutxituta dituzte.

Minik eta beldurrik ez

Cameronek hedabideei kontatu zienaren arabera, bizitza osoan zehar ez du minik sentitu; adibidez, erredura bat duela jakiteko modua erreskaldatutako haragiaren usaina hautematea da.

Esan duenez, inoiz ez du beldurrik, ezta berriki izandako trafiko istripu batean ere.

"Orain dela urte gutxira arte ez nuen pentsatzen zerbait berezi nuenik. Guztiz normala zela uste nuen", dio Cameronek.

"Atzera begiratzen dut eta analgesikorik behar ez nuela konturatzen naiz, baina behar ez baduzu, ez duzu zergatik galdetzen", dio. "Nire buruan zerbait desberdin zegoenik imajinatzen ez zuen pertsona alai bat nintzen, besterik ez. Oso arraroa izan zen, baina ez nuen minik sentitu. Oso atsegina izan zen", gehitu du.

UCLko James Cox medikuak esan duenez, ikertzaileek ikusi zuten pentsiodun honek gene baten aktibitatea murrizten duen "genotipo berezi "bat zeukala.

"Gene berri honek nola funtzionatzen duen ikusi dugun honetan, minaren kontrako tratamendu berrietan aurrerapausoak egitea espero du", azaldu du Coxek.

Ohartarazi dutenez, mutazio genetiko bera duten beste pertsonak egon daitezke, eta minik sentitzen ez dutenei esateko eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskozia Erresuma Batua Gizartea Zientzia Osasun albisteak Ingalaterra