Gizartea -

Zibersegurtasuna

Santander, ING eta PayPalen bezeroei zuzendutako 'phishing' kanpainez ohartarazi dute

Erakunde horien izenean bidalitako helbide elektroniko faltsuak atzeman ditu Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak. Kasurik ez egiteko eta mezuok ezabatzeko aholkatu du.

Paypalen izenean bidalitako mezu elektroniko faltsuetako bat. Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa
Paypalen izenean bidalitako mezu elektroniko faltsuetako bat.
Paypalen izenean bidalitako mezu elektroniko faltsuetako bat. Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren bitartez (BCSC, ingelesezko sigletan), ohartarazi du Santander eta ING banketxeen eta PayPal online ordainketarako sistemaren bezeroei zuzendutako phising kanpainak atzeman dituztela.

BCSCk Twitterren duen kontuan azaldu duenez, iruzurgileek aipatu erakundeetako bezeroei mezu elektronikoak bidali dizkiete, ofizialak bailiran.

Mezuotan software gaurkotze bat egiten ari direla eta bezeroen datuak behar dituztela azaltzen diete, eta esteka batean klik egiteko eskatzen diete.

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak mezuoi kasurik ez egiteko eta ezabatzeko gomendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Iruzurrak Banco Santander Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet