Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Udaberri giroak euriari utziko dio lekua asteartetik aurrera

Asteburuan zerua garbi egongo da, baina datorren astean eguraldiak okerrera egingo du, eta ezegonkortasuna nagusituko da, nahiz eta euri gutxi egingo duen.

Udaberri giroak euriari utziko dio lekua asteartetik aurrera. Argazkia: Pako Kastellanos
Udaberri giroak euriari utziko dio lekua asteartetik aurrera
Udaberri giroak euriari utziko dio lekua asteartetik aurrera. Argazkia: Pako Kastellanos

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostarteak dira nagusi gaur Euskal Herri osoan, eta Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, igandean ere eguzkia jaun eta jabe izango da, nahiz eta tenperaturek behera egingo duten. Arratsaldean, baina, baliteke mendi inguruetan zaparradaren bat edo beste botatzea.

Astelehena ezegonkorragoa izango da. Goiza eguzkitsu hasiko bada ere, litekeena da arratsaldean, mendialdean bereziki, euria egitea, bero-hodeien ondorioz. Kostaldean, aldiz, zerua garbi egongo da.

Aldaketa, beraz, asteartean iritsiko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du. Hori dela eta, arratsaldetik aurrera, Kantauri isurialdean euria egingo du, eta joera horri eutsiko dio hurrengo egunetan ere.

Alabaina, Libe Gaztelurrutia ETBko meteorologoak EiTB.EUS-i emandako informazoaren arabera, asteartean helduko den aldaketak tarteka baino ez du euria ekarriko. Alegia, ezegonkortasuna nagusituko da apirileko lehenengo egunetan, baina ez omen du euri askorik egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea