Gizartea -
Elkarretaratzea
‘Zezenketarik gabeko hiri baten alde’ protesta egin dute hainbat lagunek Bilbon
Goizean egin duen elkarretaratzean, Bilboko Vista Alegre zezen plaza ordezkatuko lukeen hirigintza proiektua aurkeztu du Zezenketen Aurkako Bizkaiko Elkarteak.
EiTB.EUS
Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak elkarretaratzea egin du larunbat honetan Bilbon, Sabin Etxea aurrean.
'Zezenketarik gabeko hiri baten alde' mobilizatzeaz gain, protestan parte hartu duten lagunek Bizkaiko hiriburuko Vista Alegre zezen plaza ordezkatuko lukeen hirigintza proiektua aurkeztu dute.
Hain zuzen ere, leku horretan 500 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Bilboko arkitekto batek diseinatutako proiektuak.
Ildo horretan, zezenketen aurka protesta egin duen taldeak nabarmendu du egitasmo horrek 50 milioi euroko irabaziak ekarriko lizkiokeela Udalari eta lursailaren jabegoa duen Miserikordia etxeari.