Gizartea -

Trafikoa

By-passa Cadaguako korridorean, Alonsotegin izandako lur-jausi bat dela eta

Luizia goizaldean jazo da, Bilboko noranzkoan. BI-636 errepidea erabat itxi behar izan dute, eta ilarak sortu dira.

Luiziaren ondorioz, errepidea itxita egon da ordu luzez. Argazkia: Iker Salgado
Hondeatzaileak errepidera jausitako lurra kentzen ari dira jada.
Luizia izan da BI-636 errepidean, Alonsotegi parean

1:02

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luizia izan da bart Cadaguako korridorean —BI-636 errepidea— Alonsotegi parean, Bilboko noranzkoan. Lur-jausiaren ondorioz, errepidea itxita egon da hainbat orduz, eta hiruzpalau kilometroko ilarak sortu dira; Quadra-Lakabex auzoraino (Gueñes) iritsi dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, lur-jausia "handi samarra" da, eta 04:10ean jazo da, Bilboko noranzkoan.

Errepidean lur kantitate handia pilatu denez, itxi egin behar izan dute, eta zirkulazioa BI-3613 errepidetik (Arbuioko irteera) bideratu dute. 07:15erako, ordea, by-passa paratu dute. Pilaketak sortu dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bihar goizera arte egongo da by-passa.

Harri eta lur kopuru handia jausi da errepidera. Argazkia: Iker Salgado.

Luizia izan da Cadaguako korridorean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Luiziak