Gizartea -

BIZKAIA

Bizkaiko lau gazte lokaletan lapurreta egin zuen taldeko burua atxilotu dute

Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen 19 urteko gizona Barakaldon, Gernikako eta Barakaldoko bina gazte lokaletan indarkeriaz egindako lapurretetan parte hartu zuelakoan.

Ertzaintzak taldeari atzemandako materiala. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzak taldeari atzemandako materiala: pistolak, beisboleko bate bat, eskuko telefonoak, ...
Ertzaintzak taldeari atzemandako materiala. Argazkia: Ertzaintza

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen iragan asteartean Barakaldon, azken asteetan Barakaldoko eta Gernikako bina gazte lokaletan izandako indarkeriazko lapurretetan parte hartu zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. Atxilotuari talde horretako burua izatea leporatzen diote.

Erasoak martxoaren amaieran eta apirilean gertatu ziren Barakaldoko bi gazte lokaletan eta Gernikako beste bitan. Guztira, hogei pertsonak jasan dituzte lapurretak eta denek jarri dute salaketa.

Salaketa horietan jasotzen denez, hiruzpalau pertsona sartzen ziren lokaletan eta bertan zeudenei mehatxu egiten zieten, itxurazko suzko armak, beisboleko bate bat edota kutxillak erabilita, eskuko telefonoak, dirua edota ibilgailuetako giltzak eskuratzeko.

Tokitik alde egin aurretik, erasotzaileek biktimei eskuak lotzen zizkieten. Behin, biktimetako bati beisboleko bate batekin eraso egin zioten eta biktimak osasun arreta jaso behar izan zuen.

Talde berari Ezkerraldeko bi etxebizitzatan egindako lapurretak leporatzen dizkiote.

Ikerketak zabalik jarraitzen du eta orain gainerako lapurren bila ari da Ertzaintza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak azken ordukoa Gernika-Lumo bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Lapurretak azken ordukoa