Gizartea -
Hezkuntza
Celaa: 'Eskola 2.0 programa iragarritako iraultza da'
Hala ere, finkatutako helburu guztiak betetzeko denbora beharko dela adierazi du Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, egitasmoak bi urte bakarrik daramatzalako martxan.
Erredakzioa
''Eskola 2.0'' programa "iragarritako iraultza" dela esan du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak.
Ikasle guztiei teknologia berriak hurbiltzea helburu duen egitasmoaren berri eman du Jaurlaritzako Hezkuntza ordezkariak Legebiltzarreko Batzordean.
Eskola 2.0 ekimena zabaltzeko eman diren pausoak defendatu ditu Celaak. Beste erkidego batzuetan ez bezala EAEn programa gauzatzeko eskolek beharrezkoa duten "logistika finantzatu" dela adierazi du, baita ikastetxe kontzertatuetan ere.
Eskola 2.0 programa abian jartzeko 40.000 ordenagailu banatu dituzte eta ikastetxe publikoetako 3.000 irakaslek formakuntza jaso dute.