Gizartea -

Haurrei zuzendutako arreta

EAEko adingabeak, laguntza telefonoa gehien erabiltzen dutenen artean

Familiaren barnean izandako indarkeriagatik izan ziren deien % 85. ANAR Fundazioak sortutako zerbitzu hau doakoa da, 24 orduz dago erabilgai eta psikologoek hartzen dituzte deiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANAR Fundazioak sortutako haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza telefonoa gehien erabiltzen dutenen artean daude Euskadiko adingabeak, elkarte honek kaleratutako urteko txostenaren arabera. Autonomia Erkidegoen artean, Madriletik 23.450 deia jaso ziren, Euskaditik 21.033 deia, eta 20.194 deia Gaztela eta Leonetik.

Deien % 85 familiaren barnean izandako genero indarkeriagatik izan ziren eta % 15 nesken aurkako indarkeriagatik, haiek arazoa horrela identifikatu ez bazuten ere. Izan ere, indarkeria jarrera hauek maitasunarekin lotu ohi dituzte nerabeek. Alabaina, iaz telefonoz artatutako kasuen % 30 adingabeen kontrako biolentziagatik izan ziren.

Haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza zerbitzu hau doakoa da, 24 orduz dago erabilgai, deitzen dutenen identitatea gordetzen du eta psikologoek hartzen dituzte deiak. Gainera, abokatuz eta gizarte-laguntzailez osatutako taldearen aholkuak jaso ohi ditu. Guztira, 162.671 dei jaso zituen ANAR Fundazioak, 2009. urtean baino % 72 dei gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea