Gizartea -

Nafarroa

Tren baten bidaiariak ebakuatu dituzte Lodosa parean, matxura izan ostean

30 bat bidaiari trenatik jaitsiarazi dituzte, eta autobusez eraman dituzte Zaragozaraino.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miranda de Ebro eta Zaragoza arteko ibilbidea egiten ari zen tren bat matxuratu egin da Lodosa parean, eta bidaiariak ebakuatu behar izan ditu Foruzaingoak. Trenatik atera dituzte, eta Zaragozara eramateko autobus batean sartu dituzte.

Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, jazoera larunbat arratsalde honetan gertatu da. Lizarrako patruilak mobilizatu dituzte Adifek kontratatutako autobusa bertara hurbiltzeko. Bidaiariak trenatik jaisten lagundu dute agenteek. 30 bat bidaiari zeuden, tartean haurtxoak eta adineko lagunak.

Behin bidaiariak ebakuatuta, trena bertan geratu da, matxura konpondu dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Albisteak Trenen Istripuak