Gizartea -

Trafikoa

110 km/h-ko muga indarrean sartu denetik erdira jaitsi dira isunak

Gehiegizko abiaduran joategatik jarritako isunek nabarmen egin dute behera martxoan. DGTk emandako datuen arabera, autobideetako batez besteko abiadura 102,8 km/h-koa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

110 km/h-ko neurria indarrean sartu denetik gehiegizko abiaduran joateagatik ipinitako isunak erdira jaitsi dira.

Autobideetan mantsoago gidatzen da orain. Iazko martxoan batez besteko abiadura 113,92 km/h-koa izan zen; aurtengoan, berriz, 102,08 km/h-koa izan da.

Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) emandako datuen arabera, oso ibilgailu gutxik gainditu dute 120 km/h-ko muga. Iaz autoen % 14,9 zihoazen muga hori gaindituta; 2011 urteko martxoan, ostera, % 6,9 baino ez.

Abiadura geldotzearen ondorioz, errepidean jarrita dauden radarrek arau-hauste gutxiago atzeman dituzte. Trafiko Zuzendaritzak emandako datuen arabera, 110 km/h-ko neurria indarrean sartu zen lehenengo astean nabaritu da batik bat isunen jaitsiera. Isunek % 60 egin dute behera aurreko hilabetearekin alderatuta. Otsaileko lehenengo astean 5.857 isun ipini zituzten eta joan den hilabeteko lehenengo zazpi egunetan, aldiz, 2.282.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea