Gizartea -

Alkoholismoaren kontra

Alkohol-kontsumoaren prebentzioa lehen hezkuntzara aurreratuko dute

Drogen Plan Nazionaleko arduradunaren arabera, "12 urteko haurrei prebentzioaz hitz egiten hasteko garaia da", izan ere, adin horretako gazteak alkohola kontsumitzen hasi dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nuria Espi Droga Plan Nazionalerako Gobernuko ordezkariak iragarri duenez, Exekutiboak alkoholaren kontsumoaren prebentzioa lehen hezkuntzara aurreratuko du (9 eta 10 urte bitarteko haurrak), kontsumoan gero eta gazteago hasten direlako.

Hori dela eta, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (NKE) eta autonomia-herkidegoekin harremanetan ari dira lehen hezkuntzan aplikatu beharreko prebentzio-politikak zehazteko. Espik azpimarratu duenez, helburua autonomia-herkidego guztietan politika bateratu bat erabiltzea da.

Droga Planaren arduradunaren ustez, adingabeak alkohola gero eta goizago kontsumitzen hastea da kezka nagusietako bat (12 urtetik aurrera). Ondorioz, ez da nahikoa prebentzioa nerabeei bakarrik zuzentzea.

Nuria Espiren hitzetan, "prebentzioaren inguruan eta, batez ere, adingabeen inguruan hitz egiteko ordua iritsi da; prebentzioa ez da nerabeen eta gazteen kasuetan bakarrik aplikatu behar, 12 urteko aurrekin ere lanean hasi behar dugu". Hain zuzen ere, eta azken inkesten arabera, 12 urteko neska-mutilak alkohola kontsumitzen hasi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea