Gizartea -
Gipuzkoa
Emakume bat hilda topatu dute Deba ibaian, Arrasate eta Bergara artean
Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate zantzurik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arrasateko 54 urteko emakume baten hilotza aurkitu dute astearte honetan Deba ibaian, Arrasate eta Bergara artean (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate zantzurik.
Herritar batek ikusi du gorpua, eta Ertzaintza ohartarazi du 16:10ean.
Ertzainak bertaratu dira eta hilotza atera dute uretatik. 19:30ean, hilotza Auzitegi Medikuntzako Institutura eramatea agindu du epaileak, autopsia egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea