Gizartea -

Lapurreta

Bi lagun atxilotu dituzte Barakaldon, labanaz mehatxu eginda lokal batean osteagatik

Gazte lokaletan lapurtzen aritzen den talde bateko kide dira biak. Talde horretako gidaria apirilaren 9an atxilotu zuten, lau lapurreta egitegatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 eta 20 urteko bi lagun atxilotu ditu, labanak eta 'taser' pistolak erabilita, Barakaldoko gazte lokal batean lapurtzeagatik. Hain zuzen ere, bertan zeuden bost gazteren sakelako telefonoak, dirua eta bitxiak ostu zituzten. Atxilotutako bi lagunak mota horretako lokaletan lapurtzen aritzen den talde bateko kideak dira. Talde horretako gidaria apirilaren 9an atxilotu zuten, lau lapurreta egitegatik.

Bi atxiloketak asteazkenean gertatu ziren. Dirudienez, martxoaren 23an, lokalean sartu eta labanekin eta pistolekin mehatxu eginda, bertan zeuden gazteen telefonoak, dirua eta urrezko kateak eta eraztunak lapurtu zituzten.

Jazotakoaren berri izan zuenean, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eta lapurretaren hiru egileak identifikatu zituen. Geroago, horietako bi atxilotu zituen; 19 eta 20 urteko bi gazte (aurrekari polizialak dituzte biak).

Oraindik ere, ikerketa abian da, lapurretan parte hartu zuen hirugarren gaztearen bila baitabiltza. Barakaldoko lapurreta ez ezik, Gernikako gazte lokal batzuetan lapurtu izana ere egotzi diote azken horri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak azken ordukoa