Gizartea -

Eusko Jaurlaritzaren txostena

Interneten eta bidejokoen menpekotasuna drogen lekua hartzen ari da

Ikerketaren datuen arabera, 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 60 abstemioa da asteburuan. Legez kanpoko drogen kontsumoan izan da jaitsiera handiena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Menpekotasunen inguruko plan berriak sustantziarik gabeko menpekotasunei arreta berezia emango die; konkretuki, Internetekin eta bideojokoekin lotutakoei. Izan ere, "zaletasun horiek ohiko drogen kontsumoari lekua hartzen ari zaizkio gazteen artean".

Hori da, hain zuzen, Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak "Euskadi eta Drogak 2011" txostenaren aurkezpenean. Celina Pereda, Drogomenpetakosunen zuzendaria ere bertan izan da.

Datuak biltzeko, 15 eta 74 urte bitarteko 2.000 pertsona elkarrizketatu dituzte, eta emaitzak "oso positiboak" dira; cannabisa, kokaina, heroina eta bestelako legez kanpoko drogen kontsumoak behera egin baitu, alkoholarenak bezala, gazteen eta emakumezkoen artean bereziki.

Gauzak horrela, 2004tik aurrera, alkoholaren gehiegizko kontsumoa ia erdira jaitsi da; gazteen artean, berriz, % 34tik % 17ra murriztu da. Mozkortzen diren pertsonen kopuruak ere behera egin du eta, honekin lotuta, borroken eta babesik gabeko sexu harremanen kopurua.

Nahiz eta gazteek alkohol asko edaten dutelako ideia oso zabalduta egon, txostenaren arabera 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 60 asteburuetan abstemioak dira.

Emaitza hauek ikusita, "Drogomenpekotasunaren VI. Planak" Internet eta bideojokoen menpekotasuna jorratzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, baina ohiko drogen arazoa baztertu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea