Gizartea -
Bizkaia
Emakume bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekide ohiaren autoa txikitzea leporatuta
Emakumeari bere jarrera aurpegiratu diotenean, edanda zegoela atzeman dute agenteek. Etxeko indarkeria delitua egotzita atxilotu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 44 urteko emakume bat atxilotu du larunbat goizaldean Barakaldon, bikotekide ohiaren autoa harri handi batekin txikitzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
05:30 aldera, herritar baten deia jaso du Ertzaintzak, emakume batek Sakona Plazan geldirik zegoen auto bat txikitu nahi zuela esanez. Orduan, patruila bat bidali dute lekura, eta autoa harri handi batekin puskatu nahian zebilen emakumea atzeman dute agenteek.
Emakumeari bere jarrera aurpegiratu diotenean, edanda zegoela atzeman dute. Gauzak horrela, atxilo eraman dute etxeko indarkeria delitua egotzita.