Gizartea -
10 etiketa aipatuenen artean
Eurodiputatuek, Zapaterok baino oihartzun handiagoa Twitterren
Eurodiputatuen hegaldien inguruko eztabaidak sarrera gehiago izan ditu Twitterren Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak berriz presidentegai izateari uko egin izanak baino.
Erredakzioa
Twitterreko erabiltzaileek eurodiputatuen kontrako haserrea adierazi dute “eurodiputadoscaraduras” (eurodiputatu aurpegigogorrak) etiketaren bidez, Espainiar Estatuko 10 etiketa aipatuenen artean kokatu dute.
Eurodiputatuen hegaldien inguruko eztabaidak sarrera gehiago izan ditu Twitterren Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak berriz presidentegai izateari uko egin izanak baino.
Bi egunetan, 7.000 tweetek baino gehiagok izan dute hizpide Europako Parlamentuan joan den asteartean izandako saioa. Orduan, Espainiar Estatuko hainbat diputatuk 4 orduko baino gutxiagoko bidaietan turista mailako txartelarekin bidaiatzearen kontra egin zuten.
Nielsen audientziak neurtzen dituen enpresak ohar batean azpimarratu duenez, blogak izan dira plataforma aktiboenak, eta 8.000 sarrera inguru izan dira komunikabide sozial guztietan.