Gizartea -
Nafarroa
Lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute Erriberan
Indarkeriaz lapurretak egin izana egotzita, bost pertsona atxilotu dituzte Zarrakaztelun, Berbintzanan, Oteitzan eta Los Arcosen. Gainera, seigarren lagun bat inputatu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu Nafarroako Erriberan, indarkeriaz lapurretak egiteagatik.
Zarrakaztelun (2), Berbintzanan, Oteitzan eta Los Arcosen egin dituzte atxiloketak. Gainera, seigarren lagun bat inputatu dute.
Herritarren laguntzari esker abiatu zuten ikerketa. Informazioa bildu eta aztertu ostean, hainbat lagun identifikatzea lortu zuten agenteek, "Trasno" operazioaren barruan. Hain zuzen ere, taberna zein jatetxeetan, ibilgailuetan, abeltzaintza ustiategietan eta azoketan osteagatik atxilotu dituzte bost lagunak.
Dirudienez, ibilgailuak erabiltzen zituzten lapurretak egiteko. Ondoren, baina, saldu edo desegin egiten zituzten.
Hainbat hilabete iraun duen ikerketari esker, indarkeria erabilita 30 lapurreta delitu egin zituztela ondorioztatu du Guardia Zibilak. Halaber, ibilgailu bat baimenik gabe erabiltzea eta indarkeriarik gabe beste lau lapurreta eta mehatxu eta iruzur delituak egitea leporatu diete atxilotuei.