Gizartea -
Erasoa
Bizkaitar bat atxilotu dute, Palentzian gizon bat larri zauritzeagatik
58 urteko Barakaldoko bizilaguna da Cervera de Pisuergan izandako erasoan atxilotutako gizona. Dirudienez, eztabaida baten ondotik, erasoa jasan zuen gizonari labankada ematen saiatu zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak Barakaldoko bizilagun bat atxilotu du Palentziako Cervera de Pisuerga herrian gizon bat larri zauritzeagatik. Atxilotuari giza hilketa delitu saiakera egotzi diote.
Dirudienez, zauritutako gizonak eta atxilotuak eztabaida izan zuten, erasoa gertatu orduko. Horietako batek laban bat atera zuen, Guardia Zibilak gaur bertan ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Erasoa jasan zuen 55 urteko gizonak ostikoak eta ukabilkadak jaso zituen, eta eskuan zauri bat egin zuen, bere burua defendatu nahian zebilela. Gainera, erasotzaileak bultza egin zion eta eskaileratik bota zuen.
Hain zuzen ere, une hori aprobetxatu zuen osasun-etxera joateko. Handik Palentziako Rio Carrion ospitalera eraman zuten, eta zauri larriak zituenez, ebakuntza egin behar izan zioten.
Gerora, gertatutakoaren berri eman zien agenteei, eta Guardia Zibilak Barakaldon aurkitu eta atxilotu zuen erasotzailea. Bi eskopeta eta beste horrenbeste errifle zituen.