Gizartea -
Gertakaria
Normaltasunera itzuli da Bilboko Metroaren zerbitzua, goizeko harrapaketaren ostean
Moyuan izan da harrapaketa 07:55 aldera. Harrezkero eta 09:15 arte, eten egin dute Abando eta Indautxu arteko metro zerbitzua.
EITB.EUS
Bilboko Metroaren zerbitzua normaltasunera itzuli da. Goizeko lehenengo orduan eten dute Abando eta Indautxu (biak Bilbon) geltokien arteko zerbitzua, Moyuan trenak harrapatuta pertsona bat hil eta gero.
Metroko iturriek jakinarazi dutenez, gertakaria 07:55ean jazo da. Une horretan, kasu horietarako ezarrita dagoen protokoloa jarri dute abian, eta ertzainak eta osasun langileak bertaratu dira Moyuako geltokira.
Metroak Abandotik eta Indautxutik bakarrik ibili dira harrezkero, baina 09:15erako normaltasuna zen nagusi Bilboko Metroan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea