Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Espetxean sartu dute Yanela Zarumaren bikotekide ohia

Epaileak behin behineko neurri gisa agindu du kartzelara bidaltzea eta ez dio bermea ordainduta kalera irteteko aukerarik emango. Sumarioak sekretupean jarraitzen du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak Yanela Zarumaren (aste honetan Beriainen hilda agertu den 22 urteko emakumea) bikotekide ohia espetxeratzeko agindua eman du hilketaren ustezko egilea delakoan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Yanela Zarumak eta bikotekide ohiak 3 urteko alaba bat zuten eta orain gurasorik gabe geratu da, izan ere, aita astelehen gauean atxilotu zuten eta gaur deklaratu ostean, kartzelara bidali dute behin behineko neurri gisa.

Segio Gomez Yanelaren familiaren abokatuak azaldu duenez, akusazioarentzat "argi dago, gutxienez hilketa bat izan dela".

Abokatuaren esanetan, familiak epailearen erabakia "lasaitasunarekin eta atsekabetuta hartu du; zeren, mina handia bada ere, ezin dute sinetsi ere egin horren gauza larria gertatu denik".

Emakumeen kontrako indarkeria kasu bat denez, auzia Epaitegi berezian aztertuko dute eta bertako epaileak berretsi egin beharko du epailearen erabakia, auzipetua kartzela bidaltzea; eta ondoren, epaiketak aurrera jarraituko du deklarazioekin eta abar.

Yanela Zarumaren gorpua Burlatako beilatokira eraman dute eta bertatik Ekuadorrera garraiatuko dute, hangoa baizen jatorriz hildako neska gaztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea