Gizartea -

Trafiko balantzea

2 hildako eta 59 trafiko istripu izan dira Aste Santuan, Euskadin

Gainera, istripu horietan 24 lagun zauritu dira, horietako bi larri. 2012ko Aste Santuan bezala, ezbehar larrienak Araban gertatu dira.

2 hildako eta 59 trafiko istripu izan dira Aste Santuan, Euskadin. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
2 hildako eta 59 trafiko istripu izan dira Aste Santuan, Euskadin. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Bi hildako izan dira aurtengo Aste Santuan euskal errepideetan

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Aste Santua dela eta abiatutako trafiko operazio berezian 59 istripu zenbatu dituzte, iaz baino bat gutxiago. Horietan bi pertsona hil dira. 2012az geroztik, ez da oporraldi horretan biktimarik egon euskal errepideetan.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, 472.000 joan-etorri izan dira Euskadin apirilaren 17tik 22ra, 2018an baino % 3 gehiago. Trafiko handiena ohiko lekuetan pilatu da: A-8 autobidean, Kantabria eta Bizkaia arteko tartean; Biriatuko ordainlekuan, eta A-1 eta AP-1 arteko lotunean, hau da, Armiñon parean.

Denbora tarte horretan izandako 59 istripuetan 24 lagun zauritu dira, horietako bi larri. 2012ko Aste Santuan bezala, ezbehar larrienak Araban gertatu dira.

Hain zuzen ere, apirilaren 20an, A-1 autobidean, Jundiz parean izandako ezbeharrean, 41 urteko emakume bat hil zen. Egun berean, 50 urteko gizon batek ibilgailuaren kontrola galdu zuen A-624 errepidean, Zuian. Ordu batzuk geroago ospitalean hil zen gidaria.

Estatu osoan, 27 pertsona hil dira errepideetan, iaz baino lau gutxiago.

Sonia Diaz de Corcuera Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria atsekabetuta agertu da Euskadin izandako bi heriotzengatik, eta istripuak saihesteko lanean jarraitzeko konpromisoa erakutsi du. Halaber, nabarmendu du beharrezkoa dela arretaz gidatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aste Santua