Gizartea -
Epaia emateko prest
Fiskalak 438 urteko kartzela-zigorra eskatu du ustezko bi piratentzat
'Alakrana'ko armadoreak ez zuela erreskaterik ordaindu adierazi du; Kepa Etxebarriaren hitzetan, 'Pepe misteriotsua' ezizena zuen gizonezko bat arduratu zen negoziazioaz.
Erredakzioa
2009ko urriaren 2an atunontzia bahitu zuten piratei ez ziela "ezer" ordaindu adierazi du Kepa Etxebarria "Alakrana"ko armadoreak eta ez duela beste inork erreskatea ordaindu izana ezagutzen gaineratu du.
Etxebarriak azaldu duenez&' || 'nbsp; Alakrana aske uzteko negoziaketez "Pepe misteriotsua" ezizena zuen gizonezko bat arduratu zen.&' || 'nbsp;
Bahitzaileek atxilotutako bi piratak aske uztea eta 10 milioi dolarreko erreskatea eskatzen zituztela azaldu du Etxebarriak. Lau milioi dolar inguruko eskaintza bat ezagutu zuela onartu du armadoreak, baina argitu du ez zela diru kontuez hitzegin zen beste elkarrizketa batean izan.
&' || 'nbsp; "Abdu Willy" eta "Raageggesey Hassan Haji" ustezko bi bahitzaileen aurkako epaiketan lekuko gisa deklaratu du ''Alakrana''ko armadoreak.
Fiskalak 220 urtetik 438 urtera igo du kartzela-zigorraren eskaera akusatu bakoitzarentzat. Epaiketa epairako prest geratu da.