Gizartea -
Burka janzteko debekua
Hiru emakume atxilotu dituzte Pariseko erdigunean beloa eramateagatik
Burka, nikaba eta hiyaba zeramatzaten emakumeak atxilotu ditu Poliziak, belo islamiarra janzteko debekuaren aurkako manifestazio batean. Araudi berria gaurtik aurrera da indarrean.
Erredakzioa
Beloa zeramatzaten hiru emakume atxilotu ditu Frantziako Poliziak, Pariseko Nôtre Damme katedralaren aurrean, gune publikoetan burka janzteko debekuaren kontrako manifestazio batean. Emakumeak burka, nikaba eta hiyaba batekin zeuden estalita. Belo islamiarrarekin estaltzeko debekua gaur sartu da indarrean Frantzian.
"Ez ikutu nire Konstituzioa" elkarteak deitutako manifestazioan, hainbat lagun bildu dira katedralaren aurrean eta bertara kazetari ugari hurbildu dira. Gainera, turista asko ere zeuden.
"Ez ikutu nire Konstituzioak" elkarteak deitutako manifestazioan, hainbat lagun bildu dira katedralaren aurrean eta bertara kazetari ugari hurbildu dira. Gainera, turista asko ere zeuden.
Hala ere, Poliziaren bozeramaile batek jakitera eman duenez, emakumeal atxilotu dituzte ez beloa eramateagatik, baizik eta manifestazioa egiteko baimenik ez zutelako. Elkarteak dioenez, berriz, baimena eskatu zuten baina agintariek lege berria erabili zuten aitzakia bezala, deialdiari ezetza emateko.
"Ez diot burka janzteari utziko. Beharrezkoa den aldi guztietan ordainduko dut isuna", adierazi du atxilotutako batek. Barne Ministerioaren estatistiken arabera, 3.000 lagun inguru jantzi ohi dute beloa Frantzian.
Gaur indarrean sartutako lege berriaren arabera, kalean, dendan, zineman eta edozein leku publikoetan aurpegia erabat estalita daramatenek 150 eurotako isuna ordaindu beharko dute. Senarrak edo aitak behartuta jantzi duten emakumeen kasuan, gizonarentzat urtebeteko kartzela-zigorra eta 30.000 euroko isuna aurreikusten du legeak.