Gizartea -

Apustuak

EiTBk joko eta apustuen publizitatea debekatu izana goraipatu du OCUk

EiTBren helburua jokoak eta apustuek sor ditzaketen adikzio-arazo larrietatik pertsona ahulenak babestea da.

Apustuak. Argazkia: Pixabay.com
Pokerra
Apustuak. Argazkia: Pixabay.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EiTBko Administrazio Kontseiluak jokoarekin zerikusia duten publizitate- eta promozio-jardunak eta emisioak debekatu izana goraipatu du ostiral honetan Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen (OCU) elkarteak.

EiTBren helburua jokoak eta apustuek sor ditzaketen adikzio-arazo larrietatik pertsona ahulenak babestea da.

OCUren arabera, Madrilgo erkidegoan ere jokoarekin zerikusia duten publizitate eta promozioak debekatu dituzte kate publikoetan.

OCUren esanetan, "aurrerapen ikaragarria" da Madrilen eta EAEn hartutako erabakia, eta kate horien eredua jarraitzeko eskatu die gainerako kateei, "ludopatia saihesteko".

Alkoholarekin edo tabakoarekin gertatzen den bezala, jokoaren publizitatea (Loteria Nazionalaren salbuespenarekin, horren ezaugarri berezia dela eta) debekatua egon beharko litzatekeela uste du OCUk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telebista publikoa Gaixotasunak Gizartea Telebista Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa EITB Taldea