Gizartea -

Eusko Legebiltzarra

EH Bilduk Zigor Kodearen aldaketa eskatuko du eutanasia arautzeko

Koalizio abertzaleak heriotza duina zein kalitatezko bizitza izateko eskubidea errespetatzea eta pertsonen borondatea "blindatzea" nahi du.

Eutanasiaren arauketa: Zigor Kodearen aldaketa eskatuko du EH Bilduk. Argazkia: EFE
Rebeka Ubera Eusko Legebiltzarrean, astearte honetako prentsaurrekoan
Eutanasiaren arauketa: Zigor Kodearen aldaketa eskatuko du EH Bilduk. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ekinbide legegile bat aurkeztu du Espainiako Zigor Kodean eutanasia zigortuta egon ez dadin; halaber, Espainiako Gobernuak horren inguruko legea bidera dezala eskatuko du alderdi abertzaleak.

Rebeka Ubera legebiltzarkidearen esanetan, Eusko Legebiltzarrak "abangoardia" hartu behar du eutanasiaren auzian. Horretarako, Zigor Kodearen 143.4 artikulua aldatzea eskatuko dut, eutanasian laguntzen duen pertsona zigortua izan ez dadin.

Ekimena Eusko Legebiltzarrean bideratuko dute, ohiko ekinbide legegile gisa. Hori onartuz gero Espainiako Gorteetara bidaliko lukete. Uberaren arabera, "teorikoki", PP salbuetsirik, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztien babesa jaso beharko lukete. Bestalde, ahalik eta arinen bideratzeko asmoa dutela esan du Uberak; hala ere, "zaila izango da" uda baino lehen behe-ganberara heltzea.

Dena den, Espainiako araudi hori onartu bitartean, EH Bilduk bideak abiaraziko ditu Eusko Legebiltzarraren proposamena aplikatzeko.

Uberaren hitzetan, heriotza duina zein kalitatezko bizitza izateko eskubidea errespetatzea eta pertsonen borondatea "blindatzea" dute helburu.

Horren ildoan, gizarteak heriotza duina izateko eskubidearen bermea eskatzen duela esan du Uberak; eta, horretarako, legea moldatu beharra dago.

Belgika edo Herbeheretan eutanasia eta medikuak lagundutako suizidioa arautuak daudela gogoratu du legebiltzarkideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eutanasia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak